Zerbitzuak
-
Ordutegi zabala daukagu eta 8:00etatik 18:30etara hautatu daiteke. 7:30etan ireki dezakegu, eskolan galdetu.
-
Abuztuan eta zubi batzuetan bakarrik ixten dugu. Gure eskola-egutegia eskatu dezakezue.
-
Catering zerbitzua eskaintzen dugu, ume bakoitzari egokitutako menuekin (zeliakoak, intolerantziak...).
-
Irailean, Gabonetan, Aste Santuan eta udan 2 - 6 urte bitarteko umeentzat "udalekuak" antolatzen ditugu. Proiektu honetan haurrek modu dibertigarrian ikasten dute jolasa, eskulan kreatibo, ipuin kontalari, dantza eta gauza gehiagoren bidez. Arrakasta handia dute! Gainera, eguraldi onarekin jokoak kanpoan egiten ditugu eta uztailean igerileku txiki bat jartzen dugu.
-
Ordainketa erraz egin daiteke bide hauek erabiliz: edenred, ticket guardería, sodexo, etab.
-
Eusko Jaurlaritzak ematen dituen unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-bekak tramitatzen ditugu.
-
Tutoretza orduak irakasleekin gurasoek hala eskatzen dutenean edo zentroak beharrezkoa dela ikusten duenean, arazoren bat konpontzeko.
-
Kids&Us-ekin ingelesa ikasteko aukerako zerbitzua.