Hezkuntza Proiektua
Gure hezkuntza Proiektua
Bizitzaren etapa honetan umea gai da berak dituen aldez aurreko ezagutzak bere inguruan duen informazio berriarekin lotzeko. Horregatik, gure zentroan hezkuntza-programa motibagarria egin dugu, umeei modu dibertigarrian irakasten laguntzen diguna, jolasaren eta ikerketaren bidez. Horretarako, irakasleak ikasketa sekuentziak proposatuko dizkie ikasleei: proiektu edo unitate didaktiko txikiak, arlo desberdinetan agertzen diren edukiak lotzea eskatzen dutenak eta gaitasun ezberdinen garapenari lagunduko diotenak.
Guzti honekin, eguneroko bizitzako parte diren ekintzak umearen ikasketa prozesuan ezinbestekoak direla uste dugu eta, horregatik, gure hezkuntza-plangintzan kontuan hartu ditugu. Ekintza hauek ohituraz errepikatzeak autonomia eta gizarteratze ohiturak erdiesten laguntzen digu, psikomotrizitatea, hizkuntza, afektibitatea eta zentzumenen garapena estimulatzeko uneak sortuz. Ondorioz, umea eta helduaren arteko harremana errazten da eta helduak komunikazioa estimulatzen du keinu, begirada eta ahotsarekin. Ekintza hauetan hezitzaileok haurrentzako eredu gara eta portaera positibo guztiak aintzat hartzen ditugu. Haurrei egoera desberdinetan parte hartzeko aukera ematen saiatzen gara, honek euren gaitasunak lantzen laguntzen dielako eta, bide batez, haien garapena ere.
Gure programak honakoa hartzen du barne:
- Estimulazio goiztiarra Glenn Doman metodoan oinarrituta
- Adimen Bit-ak (Doman metodoa)
- Zentzumenen esperimentazioa Maria Montessori eta Emilia Reggio-ren metodoak erabiliz
- Psikomotrizitatea
- Musika-entzunaldiak
- Adierazpen plastikoa eta artearen mundura hurbiltzea
- Hezkuntza-komunitateak sortutako unitate didaktikoak eta gelako proiektuak
Hezkuntza Printzipioak
- Haurrek balioen garrantzia azpimarratzen duen hezkuntza integral eta globalizatua jasoko dute, printzipio berdinetan oinarritutakoa, sexua, sinesmenak, jatorria, etab. direla eta inor bereizi gabe, interkulturalizazioa sustatuz.
- Bake, lankidetza eta elkartasun printzipioetan oinarritutako hezkuntza sustatuko dugu. Beraz, edozein indarkeria mota baztertzen dugu eta laguntza, hartu-emanak eta elkartasuna faboratzen ditugu.
- Elkarbizitza eta errespetu jarrera positiboen sorrera bultzatuko dugu, bereziki bai zentroan eta bai zentrotik kanpo ingurune natural eta soziala hobetzeari begira.
- Gure hezkuntza ildoak hausnarketa, zentzu kritikoa, jakiteko gogoa, ahalegin pertsonala, sormen gaitasuna, ohiturak (jarrera, lana, higienea), balioak eta arauak sustatuko ditu.
Bestalde, gurasoek haurren hezkuntzan parte hartu behar dutela ukaezina da. Gurasoek eskolarekin harreman ona izateak eta elkarren arteko komunikazioak haurraren garapenari lagunduko diote. Gure ikuspegi profesionaletik hau badakigu eta, hori dela eta, ahalik eta informazio gehiena ematen saiatuko gara. Gure helburua elkarlan eraginkorra sortzea da eta norberak bestearen rola ulertu eta errespetatzen duen klima bat sustatzea. Gurasoak eskolaren plangintzan sartzen saiatuko gara, hezkuntza-komunitatearen parte direla sentitu dezaten. Horretarako elkarrekiko konfiantza adieraztea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
Proiektu honekin umeari honakoa lortzen lagunduko diogu: arrakasta eskolan eta gizartean, hizkuntzak ikasten, musikarako belarria garatzen, irakurtzen ikasten, adimen bit-ekin jolasten eta matematikarekin ongi pasatzen. Hau dena garrantzitsua da adimenaren garapenerako eta neurri batean eskolako ekintzetan eta gizartean eta lan-munduan arrakasta izateko.
Zer-nolako informazioa jasoko dute familiek?
- Zuzendaritza-taldeak eta irakasleok, familiekin elkarlanean, honako informazioa ematen dugu:
- Gure hezkuntza proiektuaren inguruko informazioa eskolan izena eman baino lehen.
- Eguneko txostena 0 - 1 urteko gelan.
- Informazioa egunero hezitzaileekin. Asteko ekintzen inguruko informazioa.
- Gelaren programazioaren informazioa astero.
- Hiruhilabeteko ebaluaketa
- Gurasoentzako laguntza-materiala daukagu.
- Argazkiak eta bideoak deskargatzeko aukera Dropbox-en bidez.