Zuhaizti haurtzaindegiaren instalazioak
Zuhaizti haur-eskola 300 m2-ko eraikuntza bat da, solairu bakarrekoa, eta ingurune pribilegiatu batean dago. Sarbide erraza du eta ahalik eta eguzki-argi eta bero gehiena jasotzeko orientatuta dago. Zentroak ezaugarri hauek dauzka:
- Zoru erradiatzaile bidezko berokuntza eta aire berriztagarria. Gela handi eta argitsuak.
- Familien harrerarako eta irteteko ataria. Erabilera anitzeko gela / jantokia.
- 0 - 1 urteko gela, gehienez 8 haurrentzat. Katuka gela, gehienez 7 haurrentzat.
- 1 - 2 urteko gela, gehienez 13 haurrentzat.
- 2 - 3 urteko gela, gehienez 18 haurrentzat.
- Kanpoko patio-lorategi zabala, eskolak bakarrik erabiltzeko. Sukaldea eta biberoi gela.
- Egokitutako bi bainugela eskola-erabilerarako.
Inguruak ikasketa prozesuetan eta bizitzan duen garrantzia gauza ukaezina da. Gure espazio ezberdinak haurren berezko beharrei erantzuteko sortu dira. Horrela, haien garapen osoa ahalbidetuko dugu ongizatezko, segurtasunezko eta konfiantzazko giro batean.
Bestalde, gure instalazioek umeari aurrera egiten lagunduko diote. Bere ekimena eta autonomia sostengatzen, gainerakoekin harremanak aberasten eta bere sormena, esperimentazioa eta ezagutzea lantzen lagunduko diote. Era berean, espazioak hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten pertsona guztien lana erraztu nahi du, bai hezitzaile, bai guraso eta baita umeena ere, eta lan horren alde izan.
Gure instalazioak dekretuan ezarritako araudiari jarraituz eraiki dira eta eskolak 306 m2-ko azalera osoa du.
Gela handi eta argitsuak
Umeek denbora luzea emango dute geletan. Hori dela eta, haien beharrei egokitutako ikasgelak dira, adinaren arabera. Denek argi natural asko dute, aireztapena eta tenperatura egokia. Komunak zona ezberdin batean daude baina beti gelaren barruan.
Honetaz gain, gelak seguruak dira eta modu berezian daude apainduta, umeengan pentsatuz. Gainera, ikasturtean zehar haurrek ere apaingarri berriak sortzen lagunduko dute.
Familien harrerarako eta irteteko ataria
Familiak espazio honetatik sartzen dira eskolan haien umeak uzteko eta horregatik leku atsegina sortzen saiatu gara. Gainera, atari hau aproposa da andereñoen eta familien arteko komunikaziorako eta, beraz, leku ezin hobea da askotariko informazioa lortzeko, bai familien aldetik baita irakasleen aldetik ere. Atari honetatik haurrak geletan sartzen dira eta familiek lasaitasun osoz agurtu ditzakete umeak. Puntu honetan esekitokiak egongo dira txikien gauzekin.
Erabilera anitzetarako zona ekintza desberdinak egiteko erabiliko dugu: psikomotrizitate gela gisa, jaiak antolatzeko, barruko patio moduan, etab.
Erabilera anitzeko gela / jantokia
Higiene-baldintzak betetzen dituzten bi espazio dira. Zentroak nutrizionista gaituak dituen catering-enpresa batekin egiten du lan eta horrela dieta osasuntsu eta orekatu bat bermatzen du. Gogoratu elikadura oso garrantzitsua dela gorputzaren eta adimenaren garapenerako.
Menuak gure ikasleen beharretara moldatzen dira (intolerantziak, alergiak, etab.) eta baita adinera ere, betiere pediatraren argibideak jarraituz.
Lorategia eta jolaslekua
Zuhaizti haur-eskola 300 m2-ko eraikuntza bat da, solairu bakarrekoa, eta ingurune pribilegiatu batean dago. Sarbide erraza du eta ahalik eta eguzki-argi eta bero gehiena jasotzeko orientatuta dago.
Zoru erradiatzaile bidezko berokuntza eta aire berriztagarria